Itzuli Itzuli Konpainiak antzerkia egiten du. Ikusgarriak, tailerrak, performantziak eta oraindik imaginatu ez ditugun formak. Denentzat, haurtzarotik goiti.

Itzuli est une compagnie de théâtre bascophone basée à Saint-Pierre-d'Irube.

Milesker Departamenduari eta Elkargoari "Ttar ttar ttar gazteekin" proiektua sustengaturik. Milesker ere Atalante zinema...
04/06/2026

Milesker Departamenduari eta Elkargoari "Ttar ttar ttar gazteekin" proiektua sustengaturik.
Milesker ere Atalante zinemari, Kanalduderi, Anize Amestoyi eta Nahia Zubeldiari elkarlanagatik.
Eta nola ez, milesker handiena Estitxu Robles kolegioko 5.eko ikasleei eta batez ere, Lilou, Amaia, Elena, Johanie, Jon eta Lissandre, baita helduen ahotsak egin dituzten Estitxu, Helene, Pantxo eta Jon!

Gora Muskuilu!

✨Lame ✨Une pomme, deux déesses et trois milliards de téléphonesSpectacle mêlant théâtre et vidéo, à partir de 8 ansLame ...
19/05/2026

✨Lame ✨
Une pomme, deux déesses et trois milliards de téléphones
Spectacle mêlant théâtre et vidéo, à partir de 8 ans

Lame sera à Stéréolux (Nantes) le dimanche 24 mai à 16h00 (tout public) et le mardi 26 mai à 10h00 et à 14h30 (scolaires).
Ça va être S U P E R !

Lame est une coproduction OARA ; Communauté d'agglomération Pays Basque ; Espace Culturel et Public - La Gare koprodukzio bat
Avec le soutien de : Scène nationale du Sud-Aquitain ; Maison Folie Beaulieu ; Théâtre de Chambre / 232U ; Théâtre de l'Escapade - Hénin-Beaumont ; Le Nautilys de Comines ; Stereolux ; Hendaye Culture - Hendaia Kultura ; Maison des Arts de Brioux-sur-Boutonne, Urfr Poitou-Charentes ; Scenes Nomades ; Département des Pyrénées-Atlantiques ; Région Nouvelle-Aquitaine et DRAC Nouvelle Aquitaine (Cultures Connectées) ; Région Hauts-de-France ; Pictanovo ; Ville de Lille -en sustenguarekin

🇺🇸Adriene Bergson-Johnson🇺🇸Euskal kulturak behar duen mazterklaza!Uda hasi baino lehen Adriene ikusteko aukerak:- Maiatz...
28/04/2026

🇺🇸Adriene Bergson-Johnson🇺🇸
Euskal kulturak behar duen mazterklaza!

Uda hasi baino lehen Adriene ikusteko aukerak:
- Maiatzaren 3an, arratsaldeko 17.00etan, Donibane Lohitzuneko frontoieko gelan
- Maiatzaren 30an, arratseko 19.00tan, Debako Ispiluen Gelan
- Ekainaren 11an, arratseko 19.00tan, Lekeitioko Sociedad Recreativan
- Ekainaren 12an, arratseko 22.00etan, Lezoko Txerrimuño baserrian

Ez galdu aukera bere mundu mailako mazterklaza deskubritzeko!

💻Behin Bazen Internet 💻Antzerki numerikoa 7 urtetik gorakoentzatBehin Bazen Internet Lekornen izanen da apirilaren 25ean...
03/04/2026

💻Behin Bazen Internet 💻
Antzerki numerikoa 7 urtetik gorakoentzat

Behin Bazen Internet Lekornen izanen da apirilaren 25ean, larunbatez, arratseko 18.00etan!
Frantses bertsioa Labastide-Monréjeau-n izanen da apirilaren 11an, goizeko 10.00etan eta Lekornen apirilaren 25ean, arratsaldeko 14.30etan.

Hurbildu Dataren abenturak deskubritzeko!
-

💻 Il Était Une Fois L'Internet💻
Curieux conte connecté à partir de 7 ans
Il Était Une Fois L'Internet, la version française de Behin Bazen Internet, sera à Labastide-Monréjeau le samedi 11 avril à 10h00 et à Mendionde le 25 avril à 14h30.
La version basque du spectacle sera à Mendionde le 25 avril à 18h00.

Venez découvrir les aventures de Data !

🇺🇸Adriene Bergson-Johnson🇺🇸Euskal kulturak behar duen mazterklaza!Adrien ikusteko  aukerak apirilan:- Apirilaren 8an, ar...
03/04/2026

🇺🇸Adriene Bergson-Johnson🇺🇸
Euskal kulturak behar duen mazterklaza!

Adrien ikusteko aukerak apirilan:
- Apirilaren 8an, arratseko 21.00tan, Aulestin
- Apirilaren 17an, arratseko 20.30tan, Hendaiako Borderline Fabrikan
- Apirilaren 30ean, arratseko 19.00tan, Kanboko AIEC gelan

Bere mundu mailako mazterklaza deskubritzeko aukera paregabeak!

🎭🤸‍♀️Bakantzetako ikastaldiak haur eta gazteentzat🎭🤸‍♀️Bakantzak hurbiltzen zaizkigu eta hauekin 3 eguneko antzerki eta ...
19/03/2026

🎭🤸‍♀️Bakantzetako ikastaldiak haur eta gazteentzat🎭🤸‍♀️
Bakantzak hurbiltzen zaizkigu eta hauekin 3 eguneko antzerki eta zirko ikastaldia 8 urtetik gorakoentzat!
📆 Noiz? Apirilaren 13tik 15era, 9.00-17.00
📍Nun? Hiriburuko Ametza Ikastolan
🗣️ Norekin? Maryse Urruty eta Andrea Pebet
🎟 Prezioa : 100€ / bi haurrentzat 150€
📝 Informazioak eta izenemateak: [email protected]; 06 95 92 40 98

Ez duda zabaltzea!

Euskaraz Bizi Hiriburun elkarteak antolaturik, Euskal kultur erakundearen, Euskal Hirigune Elkargoaren eta Hiriburuko Herriko Etxearen sustenguarekin

-
🎭🤸‍♀️Stage des vacances pour enfants et adolescents🎭🤸‍♀️
Les vacances approchent et avec elles, le stage de 3 jours de théâtre et cirque en basque pour les plus de 8 ans !
📆 Quand ? Du 13 au 15 avril, de 09h00 à 17h00
📍Où ? À l’Ikastola Ametza de Saint Pierre d’Irube
🗣️ Intervenantes : Maryse Urruty et Andrea Pebet
🎟 Prix : 100€ / pour deux enfants 150€
📝 Informations et inscriptions : [email protected] ; 06 95 92 40 98

N'hésitez pas à partager !

Organisé par Euskaraz Bizi Hiriburun , avec le soutien de Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque, la Communauté d'agglomération Pays Basque et la Ville de Saint-Pierre d'Irube / Hiriburu

Zanpantzar salbatu dugu! Aurten, Itzulik, Hiriburuko elkarte eta eskolekin batera, ihauterietan parte hartu du, eta han ...
18/03/2026

Zanpantzar salbatu dugu!

Aurten, Itzulik, Hiriburuko elkarte eta eskolekin batera, ihauterietan parte hartu du, eta han ez bazineten... ze pena! Memento historiko bat bizitu dugu!
Igande eguzkitsu batez, epailea ta prokuradorea Biltokiko balkoian agertu ziren dolamenak entzuteko prest. Baina Udaberriko mezularia falta zen, Hartza! Joaldunei eta publiko ugariari esker, loti handia iratzarri zen! Desfilea hasi zen, baina Lizagako parke aitzinean, Hartza harrotu eta desagertu zen... Zurrumurruek diote herensugearekin biziki lagun egin dela... Baina hau beste istorio bat izanen da... Itzuli gaitezen ihauterietara.
Errudun gisa, Zanpantzar izeneko hezle gaixoa preso hartu zuten epaitzeko helburuarekin. Plaza Berrin jakin zen, Hartza gabe, udaberria ez zela etorriko. Beharrik, Leinuak Zur errituak dantzatu zituen: eskalapoien soinuari esker, udaberriak lehen keinuak erakutsi zituen! Haatik, justiziak oraindik lana zuen: Zanpantzarren epaiketa! Zirtzil asanbladak manifa handia antolatu zuen, auzia boikotatzeko eta txistuak lagunduriko dantza misteriotsu bati esker justizia lokartu zuten. Zanpantzarrek aukera baliatu zuen motoz eskapatzeko... eta iratzartzean Zirtzilek, plazan zen panpina erakutsi zioten Epaileari sinestarazteko egiazko Zanpantzar zela. Sinetsi ala ez, biziki fite erre zuten, baina guk erraten ahal dugu... Hiriburuko zirtzilek Zanpantzar salbatu dutela!

Milesker parte hartu duzuen guziei
Epaile ta prokuradore magistralak: Naia ta Ael
Zanpantzar ta hartz bikote ahanztezina: Thomas ta Arthur
Segurtasun talde arduradunak: Eva, Clément ta Kattin
Zanpantzar faltsuaren egilea: Arantxa ta Baste Quietako ikasleak
Zirtzil entrenatzaile sutsua: Joana, Arantxa, David ta Ael
Zanpantzarren eskapatzeko andamioa: Peinture Cazaux
Udaberriaren laguntzaileak: Roger, Charlotte, Leinua Konpainia eta Joalduna
Eta orokorki zuen lana ta konfiantxagatik, APE guziak, Hiriburuko Uhaina, Les Joyeux, Hiriburuko Herriko Etxea, Elkargoa
Argazkiak: Nadine Larrandaburu, Philippe Jasseaume, Marie Sallaberry

Maintenant que nous avons des preuves visuelles, nous pouvons le raconter, au Carnaval d'Hiriburu, il s'est passé quelque chose d'incroyable. Une assemblée de Zirtzil est venu boycotter le procès et a tout simplement sauvé Zanpantzar ! Un travail collectif et exigeant qui a permis aux enfants (et aux adultes) de se retrouver à Plaza Berri pour honorer l'arriver du printemps, faire la fête toutes et tous ensemble, et quelle joie! Juste, faites attention, l'Ours a disparu, la dernière fois qu'on l'a aperçu, il était dans le parc de Lizaga, près du dragon.
To be continued...

✨Metalaren Ahoa ✨Sagar bat, bi jainkosa eta hamaika telefonoAntzerkia eta bideoa nahasten dituen ikusgarria, 8 urtetik g...
06/03/2026

✨Metalaren Ahoa ✨
Sagar bat, bi jainkosa eta hamaika telefono
Antzerkia eta bideoa nahasten dituen ikusgarria, 8 urtetik goiti

Metalaren Ahoa Miarritzen izanen da martxoaren 17an, asteartez, goizeko 10etan eta arratsaldeko 14.30etan (eskolarrak).
B I K A I N A izanen da!
-
✨Lame ✨
Une pomme, deux déesses et trois milliards de téléphones
Spectacle mêlant théâtre et vidéo, à partir de 8 ans

Metalaren Ahoa, la version basque de Lame sera à Biarritz le mardi 17 mars à 10h00 et à 14h30 (scolaires).
Ça va être S U P E R !

Lame/Metalaren Ahoa est une coproduction OARA ; Communauté d'agglomération Pays Basque ; Espace Culturel et Public - La Gare koprodukzio bat
Avec le soutien de : Scène nationale du Sud-Aquitain ; Maison Folie Beaulieu ; Théâtre de Chambre / 232U ; Théâtre de l'Escapade - Hénin-Beaumont ; Le Nautilys de Comines ; Stereolux ; Hendaye Culture - Hendaia Kultura ; Maison des Arts de Brioux-sur-Boutonne, Urfr Poitou-Charentes ; Scenes Nomades ; Département des Pyrénées-Atlantiques ; Région Nouvelle-Aquitaine et DRAC Nouvelle Aquitaine (Cultures Connectées) ; Région Hauts-de-France ; Pictanovo ; Ville de Lille -en sustenguarekin

🇺🇸Adriene Bergson-Johnson🇺🇸Euskal kulturak behar duen mazterklaza!Adriene ikusteko bi aukera martxoan :- Martxoaren 13an...
05/03/2026

🇺🇸Adriene Bergson-Johnson🇺🇸
Euskal kulturak behar duen mazterklaza!

Adriene ikusteko bi aukera martxoan :
- Martxoaren 13an, arratseko 19.30tan, Arbonako Arantzolan
- Martxoaren 28an, arratseko 20.30tan, Baigorriko Bil Etxean

Zatozte bere mundu mailako mazterklaza entzutera!

17/02/2026

🇺🇸Adriene Bergson-Johnson🇺🇸
Euskal kulturak behar duen mazterklaza!

Euskarazko bakarrizketa / 12 urtetik goiti / 50 minutu

Thanks Arteman bideo great honentzat

From Austin, Texas, with maitasun

Adresse

Saint-Pierre-d'Irube

Site Web

Notifications

Soyez le premier à savoir et laissez-nous vous envoyer un courriel lorsque Itzuli publie des nouvelles et des promotions. Votre adresse e-mail ne sera pas utilisée à d'autres fins, et vous pouvez vous désabonner à tout moment.

Contacter L'entreprise

Envoyer un message à Itzuli:

Partager