25/05/2026
“Dena odolarekin hasten da”.
Ostiral honetan elkartuko gara hitz egiteko, marrazteko eta sortzeko, Aixa de la Cruzen liburutik abiatuta.
Eskua askatuko dugu marrazteko teknikak eta trikimailu txikiak erabiliz.
Ardoa, mokadutxoa eta partekatzeko tartea izango ditugu.
Eta liburua irakurtzeko astirik izan ez baduzu ere, etorri lasai.
Agian hemen hasten da dena.