Eztena jaialdia

Eztena jaialdia Eztena arte eszeniko kolektiboaren ekitaldiak zabaltzeko orria. www.eztena.info Eztena arte eszenikoen jaialdia Mikelazulo kultur elkarteak antolatzen du.

Ekainean eta oreretan izaten da baita urtean zehar Mikelazulon bertan ematen diren ZIZT! deituriko emanaldietan ere.

EKINTZAK ETA LEKUAK SOINUTUSoinuarekin edota musika elektronikoarekin nolabaiteko erlazioa zein gogoa duzuen pertsonei z...
03/05/2023

EKINTZAK ETA LEKUAK SOINUTU
Soinuarekin edota musika elektronikoarekin nolabaiteko erlazioa zein gogoa duzuen pertsonei zuzendutako tailerra da; profesionalki horretan jardun ez arren, nozbait ordenagailua, efektu-botoiak edo loop pedalak erabili nahi izan dituzuenontzat. Kaleko ekintzak eta lekuak soinutuko dituen elkarrekintza bat esperimentatzeko prest gaude. Zuzeneko inprobisazioa, bakarra eta momentukoa.

Myriam RZM sortzailea, performerra eta soinu-esperimentatzaile autodidakta da, eta Garazi Gorostiaga konpositorea, soinu artista eta musika ekoizlea, musika elektronikoan, ordenagailuetan, sintetizadoreetan, objektuetan eta MIDI bezalako lengoaietan aditua. Bikote bikain honek zuzendutako topaketara eta horren osteko zuzeneko emanaldira gonbidatuta zaudete.

(Non) Oreretako kaleetan.
(Noiz) Ekainaren 9an, 10:00etatik 14:00etara.
(Tailerraren erakustaldia) Ekainaren 9an, arratsaldez.

(Izen ematea) [email protected]




2023ko EZTENA martxan! GORPUTZAK PASIERAN(Tripak)Gorputza eta paisaiaren harremana landuko ditugu. Gorputza adierazpen e...
03/05/2023

2023ko EZTENA martxan!

GORPUTZAK PASIERAN
(Tripak)

Gorputza eta paisaiaren harremana landuko ditugu. Gorputza adierazpen eta keinu arkaikoetara eraman nahian, paisaian esku hartzeko ariketa koralak eta indibidualak egingo ditugu. Horietan, gorputzaren eta ahotsaren plastikotasuna, talde-entzutea eta ingurunearekiko sentsibilitatea aztertuko ditugu, paisaiarekin leku oniriko eta poetikoagoak harakatzeko.

Ez dugu birtuosismotik edo metodo jakin batetik lan egiten, baizik eta norberaren izatea mugimendu bilakatzetik baizik. Beraz, ez da beharrezkoa aldez aurretik arte eszenikoetan esperientzia izatea.

(Non) Lekuona Fabrikako sorlekuan.
(Noiz) Ekainaren 6tik 8ra, 16:00retatik 20:00retara.
(Tailerraren erakustaldia) Ekainaren 10ean, arratsaldez.

(Izen ematea) [email protected]
ksuarezortizdezarate


2023ko EZTENA martxan!!!MOMENTUA BIZI, ESPERO EZ DUGUN GORPUTZ BATERANTZInprobisatzen lagunduko diguten jarraibideak pra...
03/05/2023

2023ko EZTENA martxan!!!

MOMENTUA BIZI, ESPERO EZ DUGUN GORPUTZ BATERANTZ

Inprobisatzen lagunduko diguten jarraibideak praktikatzeko gune bat izango da tailerra. Hiru dimentsioko gorputz erabilgarri bat lortzeko arreta landuko da bertan. Ez dugu mugimendua modu zehatz batean sortzea bilatuko, unean bertan bizitzea baizik; espazioa, zoria eta inkontzientea izan daitezen gu manipulatzen gaituztenak. Entzuteko gaitasuna landu, arreta esnatu eta hura deshierarkizatzeko gune izango da. Gorputza hustu eta kristal garden bat bezala momentuari heldu nahi dionak hemen du aukera.

Mugimendua lantzeko era hau Koldo Arostegik Eneko Gil eta Natalia García Murorekin elkarlanean egindako ‘El ritmo que nos precede’ lanean oinarritzen da. Ustekabeko mugimendu abstraktu, anitz eta gorabeheratsuetatik arlo zehatz eta irakurgarri batera igarotzea izango da erronka, poesia gugan zabal heda dadin.

(Non) Dantzagunean.
(Noiz) Ekainaren 5etik 8ra, 16:00etatik 20:00etara
(Tailerraren erakustaldia) Oreretako kaleetan zehar, ekainaren 10ean, arratsaldez.

(Izen ematea) [email protected]




Igandean ikusle kluba antolatu dugu MAKERS emanaldiaren harira. Animatu!!!
10/06/2022

Igandean ikusle kluba antolatu dugu MAKERS emanaldiaren harira. Animatu!!!

Dena prest Idoia Zabaletaren IKUSMENAREN MASAIA / MASAJE DE LA VISION abiatzeko. Asteburuko programazioa hastera doa!!!w...
10/06/2022

Dena prest Idoia Zabaletaren IKUSMENAREN MASAIA / MASAJE DE LA VISION abiatzeko. Asteburuko programazioa hastera doa!!!

www.eztena.eus

Bihar PIEZAK eta gero antolatua genuen Gilkitxaro taldearen emanaldia bertan behera geratzen da azken uneko kontu baten ...
10/06/2022

Bihar PIEZAK eta gero antolatua genuen Gilkitxaro taldearen emanaldia bertan behera geratzen da azken uneko kontu baten ondorioz, pena handiz! Haien ordez, Eztenako bidaideak ditugun GOITIBERA taldekoek beren lan berria aurkeztuko dute: ZURI. Ez galdu aukera, bihar arratsaldeko plana itzela izango da!!!

Zuri ikuskizunaren promozio bideoa. Pabilioi 6eko antzerki arinaren IX. jardunaldietan estrenatua.2022ko apirilaren 15ean.

ADI!!! Larunbaterako prestatu dugun PIEZAK saioa ikusgarria izango da: butoh dantza, komedia, performancea, testu dramat...
09/06/2022

ADI!!! Larunbaterako prestatu dugun PIEZAK saioa ikusgarria izango da: butoh dantza, komedia, performancea, testu dramaturgia, dantza garaikidea... guztia arratsalde batean, zer gehiago behar duzu animatzeko?

(Argazkian: "Demby Tembly" pieza)

SARRERAk doan, hemen: www.eztena.eus

PIEZAK:

-Eider Pérez eta Amets Cañizares
DISEKZIOA

-Sastakai taldea (Irati Vélez Ruiz eta Idoia Tapia Martínez)
“Hilerokoa” (Titulorik gabe)

-Mikel Tejada
EL ASTRONAUTA

-Orfilia Seijas
DEMBY TEMBLY

-Hodei Arrastoa eta Amaia Irazabal
GRANADA HAZIEN AUZIA

-Natalie Le-Du Sagone eta Markel Vazquez
“EZPATA ETA PARETAREN ARTEAN / ENTRE LA ESPADA Y LA PARED”.

OSTIRALEAN hiru emanaldirekin bueltatuko da EZTENA jaialdiko programazioa! Idoia Zabaletaren masajea jasotzeko sarrerak ...
08/06/2022

OSTIRALEAN hiru emanaldirekin bueltatuko da EZTENA jaialdiko programazioa! Idoia Zabaletaren masajea jasotzeko sarrerak amaitu dira, baina beste bi emanaldi jarraian ikusteko aukera egongo da, banaka edo elkarrekin: Eneritz Artetxeren LAKOSTE eta Las XLren DEGENERATE MUCHO. Arratsaldea bonba bat izango da, ez galdu aukera!!!

Sarrerak DOAN, hemen: www.eztena.eus
(zure sarrera erabiliko ez baduzu, abixatu antolakuntzari mesedez: [email protected] /si no vas a utilizar tu entrada, ponte en contacto con nosotrxs)

Vuelve el viernes por la tarde la programación de EZTENA con tres espectáculos. Las entradas para recibir el masaje de Idoia Zabaleta están agotadas, pero los dos espectaculos que vienen después prometen ser una bomba. Entradas gratis, animarse!!!

El Festival Eztena ofrece ocho espectáculos en diferentes escenarios de Errenteria
07/06/2022

El Festival Eztena ofrece ocho espectáculos en diferentes escenarios de Errenteria

Idoia Zabaleta, Dxusturi Teatroa, Gilkitxaro y L’Alakran son algunos de los participantes Del 5 al 12 de junio se celebrará en Errenteria, Gipuzkoa, una nueva edición del festival de artes escénicas Eztena, organizada por las asociaciones culturales Zizt! y Mikelazulo y el Ayuntamiento de Erren...

EKAINAREN 11ean PIEZAK izango ditugu 18etan Niessenen. Astean zehar egongo dira ZIZTERBERG BEKAren irabazleak lanean eta...
07/06/2022

EKAINAREN 11ean PIEZAK izango ditugu 18etan Niessenen. Astean zehar egongo dira ZIZTERBERG BEKAren irabazleak lanean eta larunbatean beraien lanen lagina erakutsiko digute. Ondoren feedbacka emateko aukera izango dugu. Arratsalde interesgarria izango da zalantzarik gabe, sormen prozesu betean dauden lanak ikustea beti bait da opari.

GONBIDAPENAK HEMEN: http://eztena.eus/

El 11 de junio tendremos las PIEZAS a las 18.00 en Niessen. Los ganadores de la beca ZIZTERBERG estarán trabajando durante toda la semana en Rentería y el sábado nos mostrarán una muestra de sus trabajos. Después tendremos la oportunidad de darles el feedback. Sin duda será una tarde interesante, ya que ver obras en pleno proceso creativo siempre es un regalo.

Igandean abiatuko da EZTENA arte eszenikoen jaialdia. Sarrera guztiak doan, gonbidapenarekin: http://eztena.eus/
01/06/2022

Igandean abiatuko da EZTENA arte eszenikoen jaialdia. Sarrera guztiak doan, gonbidapenarekin: http://eztena.eus/

Dirección

Rentería
20100

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Eztena jaialdia publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Eztena jaialdia:

Compartir