28/07/2026
Amaitu dira eta honezkero batzuk jada oporretan sartuta ibiliko dira, geure umeak legez.
Geure umeak… hainbat barre eta dantza bota dabez honezkero egun hauetan. Ze beharrezkoak izan diren eta izango diren geure herriko jaietan!
Nolakoak izango ziren orain dela 90 urtetako umeak? Pena ezagututakoak seguru asko, baina hainbat nagusi baino gogorragoak ere bai.
Zorionez umeak beti dira ume eta eurei esker geure egunerokoa alaiagoa da.
Ze nolako altxor preziatua daukagun herrian eurekaz!
Ze garrantzitsua den eurak zaintzea; geure hezkuntza komunitatea osatzea, laguntzea…
80. hamarkadako Santamaña batzuetan ataratako argazki honetan argi ikusten da: danok izan gara ume. Eta “umetasun” puntu hori gure baitan darrai.
Datorren Santamañetararte!