Mairu Antzerki Tailerra

Mairu Antzerki Tailerra 20 urtez antzerkia egiten. Bizi bidea izan gabe,
antzerkiaz bide bat biziz.

Gaur, 19:00etan Harriondoan, "Erresistentzia arazo fisikoa da".
12/12/2021

Gaur, 19:00etan Harriondoan, "Erresistentzia arazo fisikoa da".

info+: www.mao.eus SINOPSIANoiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik? Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatu...

KEINU-LEIHOAK 17Azken ordukoa! 📢📢📢📢📢Errepideen egoera dela eta,zenbait partaideren bertaratzeko zailtasunen aitzinean, g...
10/12/2021

KEINU-LEIHOAK 17

Azken ordukoa! 📢📢📢📢📢

Errepideen egoera dela eta,zenbait partaideren bertaratzeko zailtasunen aitzinean, gaurko MARINGURUA gibeleratzea erabaki dugu. Aitzinago data berria jakinaraziko dugu. Oroitu; igandean, abenduak 12, Harriondoan, "Erresistentzia arazo fisikoa da".

KEINU-LEIHOAK 17Maite Aizpurua Olaizolaren "Erresistentzia arazo fisikoa da" antzezlanak badu data berria. Igande honeta...
07/12/2021

KEINU-LEIHOAK 17
Maite Aizpurua Olaizolaren "Erresistentzia arazo fisikoa da" antzezlanak badu data berria. Igande honetan,19:00etan Lesakako Harriondoan. Animatu!

KEINU-LEIHOAK 17Gaurko emanaldia, "ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA", bertan behera gelditu da antzezlea gaixorik dagoela...
04/12/2021

KEINU-LEIHOAK 17
Gaurko emanaldia, "ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA", bertan behera gelditu da antzezlea gaixorik dagoelako. Aitzinago,emanaldia bertze egunen batean egiten ahal bada abixatuko dizuegu. Oroitu, bihar 19:00etan Harriondoan, Formol Laborategiaren "ALBUM".

04/12/2021

Mairu Antzerki Tailerrak jasoko du ‘Arnasguneak’ antzerki sorkuntzarako beka, ‘Intxaurra’ antzezlana sortzeko. Manex Fusch izango da zuzendaria, eta inguratzen gaituen ekosistemak guregan duen eragina islatuko dute, Gaizka Sarasolak idatzitako testuan oinarrituta.

UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin abiarazitako 'Arnasa gara' kanpainaren baitan, 'Arnasguneak' antzerki sorkuntzarako beka sortu dute aurten, arnasguneen garrantzia jendarteratzeko antzezlan bat sortzeko. Aurkeztu diren bederatzi egitasmoak aztertu ondoren, epaimahaiak gaur argitaratu du ebazpena, eta Lesakako Mairu Antzerki Tailerra izan da irabazlea.

Guztira 23.000 euro jasoko dituzte, antzezlana bekaren oinarrietan zehaztutako baldintzen arabera sortzeko eta ekoizteko. Sormen prozesuan Dinamoa Sormen Gunea erabiltzeko aukera ere izango du taldeak. Antzezlana, berriz, 2022ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan estreinatuko dute.

Hemen informazio zehatzagoa eta epaimahaiaren ebazpena:
https://www.uema.eus/2021/12/03/mairu-antzerki-tailerrak-jaso-du-arnasguneak-antzerki-sorkuntzarako-beka-intxaurra-antzezlana-sortzeko/

02/12/2021

Larunbat eta igande honetan eskainiko dituzte lehen antzezlanak Harriondoan eta hilaren 10ean hitzaldia Arranon Mairu Antzerki tailerrak Lesakako udalaren eta Arrano elkartearen laguntzaz antolatutako Keinu Leihoak Antzerki zikloaren hamazazpigarren edizioa egunotan eginen dute Lesakan. Antolatzaile...

02/12/2021

Abenduaren 4tik 10era prestatu dutenaz mintzatu gara Mairu antzerki tailerreko Gaizka Sarasolarekin.

KEINU-LEIHOAK 17Euskal antzerkigintzak,eta sorkuntzak orokorrean,badu aunitz inpultsutik eta bulkadatik.  Keinu-Leihoake...
29/11/2021

KEINU-LEIHOAK 17

Euskal antzerkigintzak,eta sorkuntzak orokorrean,badu aunitz inpultsutik eta bulkadatik. Keinu-Leihoaken proposamen eta sortzaile berriei gure bultzadatxoa ere ematen saiatzen gara. Bide honetatik, eta azken urteetan bulkada berriak indartsu datozenaren seinale, aurtengoan antzerkilari gazteen bi proiektu izanen ditugu gurekin. Maite Aizpurua Olaizolaren "Erresistentzia arazo fisikoa da" alde batetik, eta Formol Laborategiaren "Album" bertzetik.

Hortaz gain, Eneritz Artetxek idatziriko "Karanbola hirukoitza" liburua ardatz hartuta, euskal antzerki sorkuntzan emakumearen presentzia izanen dugu "Maringurua" deituriko hitzaldi-ekitaldian.

Bertze bulkada bat euskal antzerkiak aitzinera segi dezan.

Irailak 26, igandea OIARTZUN
21/09/2021

Irailak 26, igandea OIARTZUN

Irailak 23 , ortzeguna AULESTI
21/09/2021

Irailak 23 , ortzeguna AULESTI

23/03/2021

Martxoaren 28an, igandean, aurkeztuko du Mairu antzerki tailerrak Iluntzen antzerkia. Berako Kultur Etxean eskainiko dute arratsaldeko 18:30etan. Berako Udalak eta Kultur Batzordeak antolatutako ikuskizunaren sarrerak aitzinetik salgai egonen dira Agara prentsan 5 euroren truke.

Dirección

Nabaz, 31
Lesaca
31770

Teléfono

+34671071413

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Mairu Antzerki Tailerra publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Mairu Antzerki Tailerra:

Compartir