16/01/2025
Beasaingo Udala eta dar-dar gizarte ekimen kooperatiba, Nahigabeko bakardadea eta buru osasuna proiektua garatzen ari dira azken hilabeteetan Beasainen.
Gure gizarteak une honetan dituen erronka nagusien artean daude nahigabeko bakardadea eta osasun mentalaren gaiak, eta ekimen honek maila komunitario eta kolektiboan heldu nahi die.
Sentsibilizazio fasea “Zulo Beltza” ekimenaren bidez bermatzen da eta parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.
Aforoa mugatua denez izena eman behar da, ondorengo inprimakia betez:
https://forms.gle/vycfGsoYCQYRb8W79
[email protected] helbidera idatziaz edo 636916374 telefonora deitu edo idatziaz..
Lagundu zabaltzen Helburua guztion parte hartzea bermatu ahal izatea da.