Iparragirre

Iparragirre Rock elkartea, kontzertu aretoa, entsegu lokalak
Asociación de rock, sala de conciertos, locales de e EUS: Iparragirre Musika Elkartea 2002.

urte inguruan sortu zen, Gernika-Lumoko egoera kulturala eta entseatzeko lokal gabeziari irteera bat eman nahian. Hasierako urte hauetan, parte hartzen genuen musika taldeok, lokal bat alokatu, bertan entsegu gelak eta eszenatoki xume bat egokitzeko beharrezkoak izan ziren obrak burutu eta hainbat jarduera kultural antolatu izan ditugu, bereziki kontzertuak eta beti ere, modu autogestionatu eta au

tofinantziatuan. Bien bitartean, egoitzatik kanpo ere ekitaldiak antolatzen dihardugu, hala nola, rock&rally kontzertu festibal erraldoia, rockomobil musika ibiltaria edo umeentzako rock tailerrak beste batzuen artean. Hasiera batean, elkartea talde gutxi batzuek osatzen bazuten ere, pixkanaka, 15 musika talde aktibotan 80 bazkide inguru izatera heldu gara (eta handitzen jarraitzen du), gure aktibitaterako erabiltzen dugun lekua txiki gelditzen zaigularik. Arazo honi konponbide bat eman nahian, Iparragirre Rock Elkartea danok entseatzeko aukera izango dugun tokira aldatu eta lokal berrien eraikitze prosezuaren amaieran d**o! Egoitza berri honetan, bazkide guztion izerdia eta xoxak jarri eta gero, harroki esan dezakegu musika lokala eta ez hain lokala sustatzeko behar bezalako entsegu gela eta sekulako kontzertu aretoa eraiki dugula. Horrela, Iparragirre Musika Elkarteak, eskualdeko musika ikasleen jarraipen natural bat bezala ikusten du bere burua, non partaide guztien arteko elkarlanaren bitartez, musika munduan murgildu eta berau sustatzen dihardugularik.

/////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

CAS: Queriendo dar una respuesta al estado cultural de Gernika-Lumo y la falta de locales de ensayo, en 2002 se crea la Asociación de Música Iparragirre. Los grupos que participabamos comenzamos por alquilar un local y llevar a cabo las obras necesarias para adaptarlo a unas salas de ensayo y un pequeño escenario. Desde entonces hemos organizado una serie de actividades culturales, en particular conciertos, pero siempre de una manera autogestionada y autofinanciada. Al mismo tiempo, hemos ido organizado eventos fuera del local, como pueden ser el gran festival de conciertos rock&rally, el rockomobil de música andante o talleres de rock orientados a niños, entre otros. Aunque inicialmente la asociación estaba formada por unos pocos, con el tiempo hemos llegado a ser 15 grupos en activo y más de 80 soci@s, y seguimos creciendo, dejando el espacio demasiado pequeño para nuestras actividades. Para tratar de solucionar este problema y poder ofrecer el suficiente espacio para ensayar a todos los grupos, la Asociación de Rock Iparragirre está acabando de mudarse a unas nuevas dependencias de nueva construcción! Esta nueva sede, donde se han invertido el sudor y ahorros de tod@s l@s soci@s, incluye dependencias de ensayo para promover a los músicos locales y no tan locales asi como una sala de conciertos en toda la regla. Y estamos orgullos@s! Así, la Asociación de Rock Iparragirre se entiende como la continuación natural de los estudiantes de música de la zona, donde a través de la cooperación de tod@s, nos adentramos en el mundo de la música y al mismo tiempo, lo promovemos.

/////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

ENG: The Iparragirre Music Association was created around 2002 in order to meet the needs stemming from the lack of rehearsal space and the cultural situation of Gernika-Lumo back then. For the first years, the music groups involved leased a private property that they had to remodel and accommodate to their own needs, building some rehearsal studios and a small stage. Through their own independent financing and management, there have been held many cultural activities, especially concerts, while outdoor events such as the Rock & Rally music festival, the walking-music Rockomobil or various rock workshops for children have taken place as well. Even though the association initially consisted of a few bands, little by little, we have reached the 15 active bands and more than 80 partners mark, and we continue to grow. Due to the current circumstances, we have outgrown our facility and cannot longer seem to cope with all of our activity. So, to tackle this problem, Iparragirre is currently in the last stages of its moving process to a new space that will embrace all bands and offer them a proper rehearsal space. We can proudly announce that the new building, in which partners’ savings and much sweat were invested, offers enough rehearsal space and a proper concert hall that will serve to promote local -and not so local- musicians. Consequently, Iparragirre Music Association considers itself as the natural next step of the music-students of the region, where through cooperation we get into and promote the field of music.

💥LEKUEK🐦‍⬛Martxoa gogor hasi dogu gurien ta ondiño hobeto amaittu nahi dogu!Aurton be Lekuek festibalien hartuko dogu pa...
16/03/2026

💥LEKUEK🐦‍⬛
Martxoa gogor hasi dogu gurien ta ondiño hobeto amaittu nahi dogu!
Aurton be Lekuek festibalien hartuko dogu parte martxoan 26tik 29re. Hemen dekozuez kartela eta egunkako programaziñoa.

Ganien dekogu egune, orduen, ondiño sarrerarik barik bazauz, bizkor ibili!

Gora Lekuek kopon!

Sarrerak eta bonoak https://gernikakolekuek.com/ web orrialdien.

15/03/2026

EYOUUUUUUU!💥
Domekako ajieri eurre eitteko hemen dekozue urtarrillien bizi gendun kontzertu oso berezi bateko elkarrizketie.
Zeuokaz TOOTH!

04/02/2026

TOOTH 2009–2026 🦷🖤
Hemen dekozue zapatuen gure etxien paseu zanaren laburpentxu bat 🎥

Urte askotako istorioak, barre algarak, musika eta momentu ahaztezinak irudi gutxitan bilduta, betirako.
Bertaratu ziñien guztixori, eskerrik asko bihotz-bihotzez. Zuek barik ezan bardiñe izengo, eta zuek egin dozue hau dana posible.
Familia, lagunek, betikoak eta momenturen baten parte izan ziñien danok.
Hau hemen amaitu da, baina oroitzapenak betirako geratzen dira ✨
Eskerrik asko TOOTH danagaittik.

📹

ORDU ALDAKETA ➡️ 22:00Hurrengo hitzordue otsailien euko dogu, LEIHOTIKAN eta APOKHALIPSIS!LEIHOTIKAN💥Leihotikan taldeak ...
07/01/2026

ORDU ALDAKETA ➡️ 22:00

Hurrengo hitzordue otsailien euko dogu, LEIHOTIKAN eta APOKHALIPSIS!

LEIHOTIKAN💥
Leihotikan taldeak Kafe Antzokian hasi zuen 30. urteurrena PiLTrekin batera. Bira berriari hasiera eman diote, 30 urteko lana eta konpromisoa ospatuz. Orain, Etorkizuna Ginenean diskoaren irteeratik jarduera biziko etapa bat itxiko duten hainbat kontzerturekin amaituko da. Madril, Bilbo eta Gernika geratzen zaizkie, besteak beste, eta Iruñean bukatuko dute bira, maiatzean. Geldialdi bat egingo dute atseden hartzeko eta musika berria prestatzeko. “30 urte eta hemen ez al da ezer aldatzen? TOUR"ek punk hardcore euskaldunaren ereserkien errepertorioa dakar, birak, abestiak eta konpromisoak egiten 30 urte daramatzan talde baten ibilbidea ospatzeko.

APOKHALIPSIS💥
2023. urtearen erdialdean sortutako rock alternatiboko hirukote gaztea da, heavy rock eta punk rock estiloak jorratzen dituzte. Oraindik kaleratu gabe duten "Atzera begiratu gabe" deituriko lau abestietako lana aurkeztera datoz.

📍 Iparragirre – Gernikako Rock Elkartea
📆 2026/02/07
⏰ 22:00 (ateak ordu erdi lehenago zabalik)
💶 12€ aurrez / 15€ takilan
🎫 Sarrerak: www.iparragirrerock.com

2025–2026 denboraldia.

💥BERTSIO GAUA!💥Bueltan dau hainbeste maite dogun egune! Astran 20. urteurrena dala ta, hemen dekozue musikiez gozatu ta ...
19/12/2025

💥BERTSIO GAUA!💥

Bueltan dau hainbeste maite dogun egune! Astran 20. urteurrena dala ta, hemen dekozue musikiez gozatu ta barretxu batzuk botateko aukerie!

Animeu zapatu honetan, abenduen 20xen, ta etorri Iparragirrera! Barricada, mOSKORRIk, Nirvana, Kuraia ta Hiru Trakaz gozatzeko aukerie euko dozue, sorpresatxuren baten artien... Ez galdu!

Badatoooor!

EYOUUUU!Hemen dator hurrengo kolpie: urtarrilaren 24an, zapatuan, AÑUBE + ESTUTU Iparragirren!💥 AÑUBE Zarata eta intents...
15/12/2025

EYOUUUU!
Hemen dator hurrengo kolpie: urtarrilaren 24an, zapatuan, AÑUBE + ESTUTU Iparragirren!

💥 AÑUBE
Zarata eta intentsitatea ardatz. Barrutik datorren tentsioa kanpora jaurtitzen duen soinua, iluna eta zuzena. Apaingarririk gabe, gordina, aurrez aurrekoa. Zuzenekoan ez dute atsedenik ematen.

💥 ESTUTU
Energia pilatua eta askatzeko prest. Abiadura, indarra eta jarrera. Kantu zuzenak, estuak, paretaren kontra botatzeko modukoak. Kontzertua ez da entzuten bakarrik: bizi egiten da.

📍 Iparragirre – Gernikako Rock Elkartea
📆 2026/01/24
⏰ 20:30 (ateak ordu erdi lehenago zabalik)
💶 12€
🎫 Sarrerak: www.iparragirrerock.com

2025–2026 denboraldia martxan.

BONEFLOWERGogoratu, bixer, etxien.
28/11/2025

BONEFLOWER

Gogoratu, bixer, etxien.

CROSSEDGogoratu, bixer, etxien🔪
28/11/2025

CROSSED

Gogoratu, bixer, etxien🔪

IKARASS post-metal proiektu ilun eta murgiltzailea da. Durangotik (Euskal Herria) etorriak, Doomaren dentsitatea, Post M...
25/11/2025

IKARASS post-metal proiektu ilun eta murgiltzailea da. Durangotik (Euskal Herria) etorriak, Doomaren dentsitatea, Post Metalaren egitura zabala eta soinu atmosferikoen uztarketa dute oinarri. Euren identitatea, pisu emozionalaren, sinbolismoaren eta intentsitatearen elkargune bat da. Lirismo tragikoa ageri da abestietan, galera, eraldaketa eta erresilientzia jorratzen dituzten gaiekin.

Zuzenekoa, ekaitz emozional batean sartzea da, lasaitasunaren intimititatetik , tentsioaren eta leherketa katartikoaren artean oszilatzen duen bidaia da, energía eta indarrez betea. Ahots urratu eta guturalarak, oinazearen eta amorruaren artean txandakatzen dira, haien hizkuntza berezia osatuz.

Relapse into Desolation diska osatzen duten abestiak zuzenean entzuteko azken aukeretako bat izango da hau, bidean den hurrengo lana aurkeztu arte.

Gogoratu, zapatuen, etxien.🫶🏻

EUSFIRSTLINE Madrilen oinarritutako hardcore punk taldea da, Latinoamerikako erritmo bizi eta koloretsuak energia handik...
08/11/2025

EUS
FIRSTLINE Madrilen oinarritutako hardcore punk taldea da, Latinoamerikako erritmo bizi eta koloretsuak energia handiko hardcore gordinegaz batzen dabilena, bere estilo bereziagaz olatuak sortzen.

Taldea kolonbiar eta venezuelar etorkinek osotu eben, eta euren musikea Latino eta etorkin bizipenen adierazpen sendoa da. Euren soinua hardcore klasikoaren eraginez elikatzen da, baina era berean latino hip-hop, salsa, merengue eta cumbiaren elementuak be ondo txertatzen dauz, benetan jatorra eta kutsakorra dan nahasketa musikala sortuz. FirstLine-ren letrak etorkin bizitzearen errealidadeari egiten deutsee aurre, nortasuna, borroka eta erresilientzia bezalako gaiak lantzen.

Euren zuzeneko emonaldi bizi-biziek jarraitzaile sutsu ugari ekarri deutsee bai Madrilen, bai handik kanpo be, Espainiako hainbat hiritan, Londresen eta Oslon egindako biren bidez. FirstLine ez da soilik musika-talde bat; komunitatearen ahotsa da be, musikea erabilten dau jenteari hurreratzeko eta entzun beharreko istorioak zabaltzeko.

Gogoratu, AZAROAK 29, etxien!

EN
FIRSTLINE IS A MADRID-BASED HARDCORE PUNK BAND MAKING WAVES WITH THEIR UNIQUE FUSION OF RAW, HIGH-ENERGY HARDCORE AND THE VIBRANT RHYTHMS OF LATIN AMERICA.

Formed by Colombian and Venezuelan immigrants, the band's music is a powerful expression of the Latino and immigrant experience. Their sound draws inspiration from classic hardcore acts while seamlessly incorporating elements of Latino hip-hop, salsa, merenque, and cumbia, creating a truly original and infectious sonic blend. FirstLine's lyrics confront the realities of life as immigrants, addressing themes of identity, struggle, and resilience.

Their energetic live performances have earned them a dedicated following in Madrid and beyond, with tours taking them to cities across Spain, London, and Oslo. FirstLine is more than just a band; they are a voice for their community, using their music to connect with audiences and amplify

the stories that need to be heard

🦍SILVERBACK🦍Bizkaiko Urdaibaiko hardcore/crossover talde bat gara. Bost lagunek osatue, ikuspegi berdinegaz: zaratie ata...
31/10/2025

🦍SILVERBACK🦍
Bizkaiko Urdaibaiko hardcore/crossover talde bat gara. Bost lagunek osatue, ikuspegi berdinegaz: zaratie atatie eta gauzek dizen modun esatie. Gure musikie Sunami, Malevolence, Hawserrelako taldien soinu agresibutan oinarritute dau, baie beti gure "t**e" pertsonal eta propioagaz, gure lurraldeko kulturien ezarritxe. Dakigunez, modurik hobienan aurkezten dogu gure burue: bizkaitxarrez idatzitako letrakaz, gure hizkuntzek be lekue dakola eszenan bakigulako. SILVERBACK lagun talde bat da. Gure laguntasunek, jotengun bakotzien jasotzen dugun energixek eta eszenientzat dekogun errespetuek batzen gaitzuz. Gure musikiek ez deu perfekzinoa topaten; zintzotasune baino. Azken finien, alkarregaz nahi dogune eitzie da kontue.

Gogoratu, azaroak 29, Iparragirre, ez galdu!

Dirección

Bekoibarra 03 Sollube 25-4
Guernica Y Luno
48300

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Iparragirre publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Iparragirre:

Compartir