06/06/2023
📣📣Badator VII. Urarkako azoka, Elorrion!!!
✍🏼✍🏼Ekainak 11an 10:30etatik 14:30ak arte!!!
24 artisau eta sortzailek beraien sormen eta presentziaz beteko dute Elorrioko txoko hau, zuzenean egiten dituzten lanak ikusi eta eskuratzeko aukera egongo da, artisaua eta sormen prozesua zuzenean ezagutzeko aukera ezin hobea: zeramikagileak, ilustratzaileak, diseinatzaileak, bitxigileak, ehungintza, larrugintza.... 👛👕💍🪡🎒🛍️
Aretxabaletatik, Sualai forja tailerretik, Iker izango dugu goiz guztian zehar forja erakustaldia egiten 🔨🔩; suarekin metalaren formaren eraldatze prozesua ikusteko aukera paregabea.
Eixuko azoketan umeentzako espazioak beti du lekua, adierazpen eta jolaserako txoko lasai bat izango dute Urarkako plazan ✍🏼🧒🏼🎈👦🏾✏️👧🏻✂️. Bertan Hosi Sound Maker zuzenean musika sortzen arituko da 🎼🎧 bere arte sonoro esperimentala publikoarekin partekatuz, gorputzak eta objektuekin jolastuz soinuak sortuz. Plaza honetan, gure belarriak gozatzeaz g*in, gure ahoa eta sabela asetzeko Prest Taloak izango ditugu 🥞🌮, Markel eta Eñauten talo zaporetsuekin gozatzeko aukera izango da.
Euskal kulturaz gozatzeko aukera Elorrixon!!!
Gauzak egiteko era asko daudelako, denon artean sortu eta eraldatzeko g*i garelako!!! Guztiok gara sortzaileak, guztiok gara kultura!!! Bazatoz??? 💚💚💚