20/06/2023
Joan den ostegunean Alberdania argitaletxearen ekitalditxoa antolatu genuen ❤️
·······
"Euskarazko hamalau audioliburu argitaratu ditu Alberdania argitaletxeak"
Alberdania argitaletxeak 30 urte bete ditu, eta egitasmo berritzaile gisa, euskarazko hamalau audioliburu argitaratzea erabaki du. Euskal liburugintzak biziraun dezan, uste dute “hil edo bizikoa” dela teknologiak eskura jartzen dituen baliabideak modu egokian erabiltzea. Zentzu horretan, urrats berri bat eman du Alberdaniak, eta gaur, Tabakaleran izan dira argitaletxeko ordezkariak eta proiektuan parte hartu duten hainbat idazle, audioliburuak aurkezten.
🗞 Irutxuloko Hitza
📖 Alberdania