14/02/2025
Euskal zezenzale elkartetik gure besarkadarik beroena bidali nahi diegu Marques de Saka ganadutegiko kide eta lagun guztiei momentu gogor hauetan. Urte askotan zehar egindako lanak ez du horrela amaitu behar.
Gure lurraldean eta gure lurraldetik kanpo ikuskizun herrikoietan izen handiko ganadutegia bihurtzea lortu dute eta egindako lan guztiak ezin du amaiera hau izan. Gure elkartetik eskua luzatu nahi diegu guztion artean egoera honi buelta emateko aleginean.
Etxe honetakoek ez direla makurtzen badakigu eta ziur gaude urte askotan izan dituzten animalien suhartasunarekin berriro altxatuko direla.
Idazten duen elkarte honek uste du guztiek eskertu beharko geniekela egindako lan guztia. Animaliekiko, egunero ematen duten lanarekin, eta herri edo ikuskizun desberdinetan lan egiteagitik. Herri askotan izan dituzte “F” marka zuten animaliak eta batzuetan ez dute batere erraza izan. Galtzeko arriskuan zeuden eta dauden herri edo ikuskizunetan egon dira hauek ez galtzeko eta “zezenekin jolastea” gure herriko nortasun eta kulturan jarraitzeko.
Oraindik ez dakigu oso ondo nondik datorkigun hau, lehenego idazkietan “ohitura oroitezina” aipatzen baidute. Baino badakigu nora goazen. Gure kultura eta izaeraren zati hau ez dugu galtzen utzi behar. Horregatik denok batera egin behar dugu lan.
ESKERRIK ASKO MARQUES DE SAKAko FAMILIA OSOARI!!! ZUEKIN GAUDE!!!
Animo eta besarkadarik beroena.