10/07/2026
Udako Gazte Sormen Egonaldia 2026 | Lekeitio
Lekeition bizi izan dugun Udako Gazte Sormen Egonaldiaren laburpen-bideoa duzue hau.
Aste batez, sei proiektu eta hamahiru gazte elkartu dira euskaraz sortzeko, probatzeko, partekatzeko eta euren sormen-proiektuei forma ematen jarraitzeko. Tutoreen laguntzarekin, ideiak garatu, zalantzak partekatu, bide berriak ireki eta norberaren ahots sortzailea lantzeko aukera izan dute.
Bideo honetan, parte-hartzaileek euren proiektuak aurkezten dituzte eta egonaldian bizitako esperientziaren balantzea egiten dute. Tutoreek ere beren inpresioak partekatu dituzte, gazte sortzaileen lan-prozesua eta egonaldiaren balioa gertutik ezagutzeko.
Hauek izan dira 2026ko egonaldiko proiektuak:
Fauna
Iñigo Satrustegi (Iruñea, 1997)
Literatura / Tutorea: Iratxe Retolaza
Beti neure burua zuritzen
Kattalin Noizbehinka (Durango, 1996), Paula Brezo (Algorta, 1989)
Teatroa - Dramaturgia - Performance / Tutorea: Laura Penagos
Magala
Amets Ibarra (Erandio, 1999), Idoia Tapia (Iruña, 1998), Ines Aresti (Leioa, 2002), Nahia Sillero (Donosti, 2000), Nerea Lizarralde (Bilbo, 2002)
Teatroa - Dramaturgia / Tutorea: Borja Ruiz
(T)artean
Leire Ondarroa (Algorta, 1998)
Dantza / Tutorea: Izar Aizpuru
Lekua lekuko
Alaitz Urrutia (Erandio, 2000)
Literatura / Tutorea: Nerea Ibarzabal
Nik bakarrik, berriz
Ziggy Docherty (Tolosa, 1996), Aitzol Villahoz (Barakaldo, 1999), Ismael Munuera (Barakaldo, 1995)
Teatroa - Dramaturgia - Ikus-entzunezkoa / Tutorea: Jokin Oregi
Loraldia Gaztearen bidez, Loraldiak sortzaile gazteei denbora, espazioa, laguntza eta bultzada eskaintzen dizkie, euskarazko kultur sormen garaikideak etorkizuneko bideak zabaltzen jarrai dezan.
Sormena, esperimentazioa, elkarlana eta euskara.
Hori guztia izan da aurtengo egonaldia.