hamarkadako bukaeran sortu ziren EMKak egin zuen proposamenari esker eta Txomin Barullo konpartsa izan zen hortik sortutako lehen konpartsa. Denborarekin herritarrek jai herrikoi eta parte hartzaileetan hartzen zuen parte konpartsa desberdinei esker, kolorez eta ilusioz jantziz Bilboko sasoi hartako ingurugiro eta momentu ilunak. Denbora aurrera joan ahala herritarrek filosofia desberdinetako konp
artsak hasi ziren sortzen; euskaltzaleak, auzokoak, ekologistak… eta 1991. urtean Bilboko lehen konpartsa internazionalista hasi zen martxan gogoz, ilusioz eta Euskal Herriak herrien arteko elkartasuna modu alaitsu, parrandazale, herrikoi eta parte-hartzailearen bitartez lantzeko asmoz, filosofia euskaldun, sozialista eta nola ez, internazionalistarekin. Ordudanik, hainbat jai herrikoi eta parte hartzailetan hartu dugu parte; aratusteak,
konpartsakide eguna, Tomas Deuna, “Bilbo Kantari”, Joan Deuna eta Bilboko Aste
Nagusia beste egun eta ekimen batzuen artean. Guzti hauetan antolatu izan diren
lehiaketa mota desberdinetako sari ugari lortu ditugu; herri kirol, gastronomiko eta
bestelako jolas herrikoetan. Guzti hau Bilboko Konpartsen Federakunde barrutik jorratu ditugu hasiera batetik
beste konpartsa askorekin batera, gure ustez oso garrantzitsua da jai herrikoi eta parte hartzaileen izaera eta filosofia bermatzea Bilboko eremu kultural guztietan, horren helburuarekin sortu zen BKF eta horren apustu sutsua egiten dugu ASKAPEÑA Bilboko konpartsa internazionalistan ere, ez dugu ulertzen Bilboko jaiak eta eremu kulturalak BKF edota honek isladatzen duen filosofiarik gabe.
2004. urtean ASKAPEÑAri egokitu zitzaion Aste Nagusiko txupinera aukeratzea,
eta Begoña Benedicta konpartsa kidea izan zen konpartsako nikia alde batera utzi eta txupineraren jantzia hartu zuena. Hasiera batean gure konpartsako nikia bi koloretan oinarritzen bazen ere, urdina eta berdea, gaur egunean eta aspaldidanik kolore berdeagatik bereizten zaigu. Hainbat alditan aldatu dugu nikiaren diseinua, baina 2011. urtean diseinuzko niki berriak sortu genituen konpartsako 20. Konpartsako txosna noizbait lekuz aldatu izan baden ere, ia beti egon da leku berdinean, Arriaga antzokiaren ondoan. 2005. urte arte mekanotubozko txosna jartzen bagenuen ere beste guztiak bezala, Konpartsa eta txosna eguneko eskaerei aurre egingo liokeen azpiegitura berritzaile baten atzetik ibili ginen, lanketa baten ondoren gaur egunean 30 metrotako karpa erraldoi bat erabiltzen dugu txosna jartzeko Otxarkoaga auzoko Pa…Ya! konpartsarekin batera, Aste Nagusian aurki daiteken karparik handiena baita, hortik KARPA GUNEA deitzearena gure guneari.