Kulturaz

Kulturaz Parte-hartzean eta elkarlanean oinarritutako Azpeitiko kultur kooperatiba

Kooperatiba proiektu ekintzaile honen ideia eta funtsa euskal kulturaren sustapena da eta Azpeitia eskualdeko kultur bilgune erreferentziala bihurtzea, eskaintza integral eta kultur programazio aberats eta zabal baten bidez, herrian eta inguruan (euskal) kultura bultzatu, egituratu eta indartzeko.

🗓️Ikasturte berriarekin batera, jarduerez eta kultur proposamenez beteta dator iraila✨2026-2027rako kultur ikusgarritasu...
07/09/2026

🗓️Ikasturte berriarekin batera, jarduerez eta kultur proposamenez beteta dator iraila✨

2026-2027rako kultur ikusgarritasunarekin, sormenarekin eta transmisioarekin lotutako hainbat ekitaldi zein egitasmo aurkituko dituzue kulturaz.eus webgunean. Ohiko tailer zikloekin eta ikastaroekin emango diogu hasiera denboraldiari (izen-emateak zabalik daude jada), eta hil honetan bertan abiatuko dira zinema emanaldiak zein kontzertuak ere.

ℹ️Ekitaldietarako sarrerak eta ikasatro zein tailerretarako izen-emateak gure profilean dituzue!

🎭 HELDUEN ANTZERKI ESKOLAXanti Agirrezabalaren gidaritzapean, asteazkenero elkartuko gara Dinamoa sormen gunean, 19:30et...
06/09/2026

🎭 HELDUEN ANTZERKI ESKOLA

Xanti Agirrezabalaren gidaritzapean, asteazkenero elkartuko gara Dinamoa sormen gunean, 19:30etik 21:00etara. Ikastaro honetan antzerkiak dituen baliabideak landuko ditugu, inprobisazioa, jolasa eta taularatzeko tresna ezberdinak ezagutuz. Oholtzarekin, gorputzarekin eta antzerkiarekin beste harreman modu bat nahi duen edonork dauka lekua eskolan, aurrez inoiz ibili gabea izanda ere.

Ikastaroa zertan datzan jakiteko, zatoz irailaren 30eko froga saiora!🙌

👉Izen-ematea: kulturaz.eus

🎤 TAILERRA | STAND UPJendeaurrean hitz egitea eta umorea gustuko badituzu, zatoz irailaren 26an Dinamoa sormen gunera! B...
04/09/2026

🎤 TAILERRA | STAND UP
Jendeaurrean hitz egitea eta umorea gustuko badituzu, zatoz irailaren 26an Dinamoa sormen gunera! Beñat Iturbe umoregileak stand up tailerra eskainiko du. Jendaurrean aurkezteko testu baten aurreneko bertsioa sortzea da asmoa, adibide teoriko zein praktikoak baliatuta.

- Eguna: Irailak 26, larunbata
- Ordutegia: 10:00-14:00 | 16:00-18:00 (Prezioak bazkaria barne hartzen du)
Izen-ematea: kulturaz.eus/agenda

Animatu eta eman izena! Plazak mugatuak dira.

🖌️TAILERRA | ARTE ZAHARBERRITZEAGrafiaz Betea zikloaren baitan, arte zaharberritzea tailerra eskainiko dute Intza Larrañ...
03/09/2026

🖌️TAILERRA | ARTE ZAHARBERRITZEA

Grafiaz Betea zikloaren baitan, arte zaharberritzea tailerra eskainiko dute Intza Larrañagak eta Itziar Beltzak, artearen kontserbazioan eta zaharberritzean ikasketak dituzten bi ikertzaileek. Bi orduko saio honetan, beren ofizioa zertan datzan erakutsiko digute eta, ondoren, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian d**oen Bakardadearen kaperako zaharberritze-lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da.

👉🏽Diziplina hau gertutik ezagutu nahi baduzu, zatoz irailaren 24ko tailerrera! Izen-ematea zabalik d**o eta plazak mugatuak dira.

ℹ️Informazio guztia: kulturaz.eus/agenda

🪄🎩Hemen dira egun magikoak!Inoiz baino egitarau osatuagoarekin dator Txisteratik jaialdiaren X. edizioa! Urriaren 1etik ...
02/09/2026

🪄🎩Hemen dira egun magikoak!

Inoiz baino egitarau osatuagoarekin dator Txisteratik jaialdiaren X. edizioa! Urriaren 1etik 4ra magiaren mundu liluragarrian murgiltzeko aukera izango dugu, punta-puntako magoen erakustaldiekin. Dinamoan, Soreasun eta kalean ez ezik, Basazabal jauregian ere izango dira aurten saioak.

Sarrerak salgai dituzue d**oeneko: kulturaz.eus/agenda

Urriaren 4an Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore abentura berri batean murgilduko dira: Zerua lapurtu dute!✨📍Soreasu Antz...
31/08/2026

Urriaren 4an Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore abentura berri batean murgilduko dira: Zerua lapurtu dute!✨

📍Soreasu Antzokia
📅 Urriak 4
⏰ 11:30

Sarrerak: kultura.eus

✨Hemen dira 2026-2027 ikasturteko lehenengo tailerrak!Lau tailer hauekin emango diogu hasiera ikasturteari Dinamoa sorme...
25/08/2026

✨Hemen dira 2026-2027 ikasturteko lehenengo tailerrak!

Lau tailer hauekin emango diogu hasiera ikasturteari Dinamoa sormen gunean:

- GRAFIAZ BETEA (Irudia)
Irailak 24 | Arte-zaharberritzea (Intza Larrañaga eta Itziar Beltza)

- ESATEKO IDATZI (Hitza)
Irailak 26 | Stand-up tailerra (Beñat Iturbe)

- MIKROUHINAK (Soinua)
Urriak 17 | Sinte Eguna. Sintesi modularraren inguruko topaketak izango dira eta hainbat irakasle eta sortzailek hartuko dute parte: Amsia (Javier Ucar), Codoru (David Aranaz), Deloreak (Jon Fernandez), Sarah Rasinesen eta Enrike Hurtado

- HARAGI BIZITAN (Gorputza)
Azaroak 21 | “Munstro eszenikoa” performance-tailerra (Maite Aizpurua)

Informazio guztia eta izen-ematea: kulturaz.eus

📢Plaza mugatuak!

2026KO SORMEN EGONALDIAK | Bigarren deialdiko hautatuak 🎨🎭🎶Zortzi talde eta norbanako izan dira bigarren deialdiko hauta...
21/07/2026

2026KO SORMEN EGONALDIAK | Bigarren deialdiko hautatuak 🎨🎭🎶

Zortzi talde eta norbanako izan dira bigarren deialdiko hautatuak. Sortzaileek irailaren hasieratik 2027ko urtarrilaren amaierara arte gauzatuko dituzte egonaldiak.

Mila esker aurkeztu zareten guztioi!

🎶UDAKO MUSIKA PRINTZAK 2026Musikaz eta olerkiz betetako tren bidaia batekin amaitu da aurtengo Udako Musika Printzak egi...
20/07/2026

🎶UDAKO MUSIKA PRINTZAK 2026

Musikaz eta olerkiz betetako tren bidaia batekin amaitu da aurtengo Udako Musika Printzak egitasmoa. Ignacio Arakistainen eta Garazi Navasen musikak eta Maite Lopez Las Herasen olerki errezitaldiak irudi eder hauek utzi dizkigute. Argazki galeria osoa hemen duzue: kulturazartxibategidigitala.eus

UDAKO KULTUR GOMENDIOAK ☀️Opor hauetan kulturaz eta sormenez elikatzeko gomendioen atal berri bat sortu dugu. Artista ez...
16/07/2026

UDAKO KULTUR GOMENDIOAK ☀️

Opor hauetan kulturaz eta sormenez elikatzeko gomendioen atal berri bat sortu dugu. Artista ezberdinen proiektuak zein lanak ezagutzera ematea eta kultur komunitatean gomendioak elkarbanatzea da gure asmoa.

Horretarako, azkenaldian Dinamoa sormen gunean izan ditugun sortzaileei kultur gomendioak eskatu dizkiegu: Liburu bat, abesti bat, erakusketa bat, antzezlan bat...

Hemen duzue udako lehen kultur gomendioa, Asier Itulain ilustratzailearen eskutik! 👇

Dirección

Plaza Nagusia 5, Behea
Azpeitia
20730

Horario de Apertura

Lunes 09:00 - 00:00
Martes 09:00 - 00:00
Miércoles 09:00 - 00:00
Jueves 09:00 - 00:00
Viernes 09:00 - 00:00
Sábado 10:00 - 04:00
Domingo 11:00 - 00:00

Teléfono

+34943105220

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Kulturaz publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Kulturaz:

Atajos

Compartir

Categoría