Dinamoa

Dinamoa Azpeitiko Sorgintza Gunea

Zera-bera, zera-bera... zeramika tailerra egingo dugu Dinamoan martxoaren 15etik apirilaren 5era. 2022an Sorkuntza Beka ...
09/02/2023

Zera-bera, zera-bera... zeramika tailerra egingo dugu Dinamoan martxoaren 15etik apirilaren 5era. 2022an Sorkuntza Beka jasotako Jonathan Escapak emango du. Tailerraren muina buztinarekin lana egiteko hainbat modu eta bide esploratzea izango da. Informazioa eta izen ematea: https://dinamoa.eus/zera-bera/
Kulturaz

Xabi Bordaren Urtu aurretik liburutik (Durangon eskuragarri izango duzue Susa argitaletxearen standean) ekarri genuen po...
07/12/2022

Xabi Bordaren Urtu aurretik liburutik (Durangon eskuragarri izango duzue Susa argitaletxearen standean) ekarri genuen poema zoragarri bat Zigizaga aldizkariaren Apokalipsia zenbakirako: Hortzetako eskuila.
https://dinamoa.eus/zigizaga/apokalipsia/hortzetako-eskuila/
Datorren astean aurkeztuko dugu bigarren zenbakia, abenduaren 17ko Haragi Bizitan ekitaldiaren baitan.

Gorputzaren eremua daukagu Dinamoan, eta gorputzaren inguruan hausnarrean egitea tokatzen zaigula iruditu zitzaigun. Hai...
29/11/2022

Gorputzaren eremua daukagu Dinamoan, eta gorputzaren inguruan hausnarrean egitea tokatzen zaigula iruditu zitzaigun. Hainbat elkarlan moduren emaitza da hau, eta Zigi-zaga aldizkariaren 2. zenbakiaren aurkezpena egiteko ere baliatuko dugu. Egun handiaren bezperan, abenduaren 17an, goizeko 10:00etan hasita.
Kulturaz

Hollywood «istripuen museo» bikaina izan da. Hondamendiaren iruditeria, zinemaren industria mainstreamak eraikia, oparot...
09/11/2022

Hollywood «istripuen museo» bikaina izan da. Hondamendiaren iruditeria, zinemaren industria mainstreamak eraikia, oparotasunaren mitoari eragiteko erabili da alde batetik, eta, bestetik, konformismo soziala sustatzeko, biak ere elkarri hertsiki lotutako fenomenoak eta egungo kapitalismo neoliberalaren oinarrizko elementuak izaki. David Graeber antropologo anarkistak zioen bezala, agian kapitalismoa laurogeiko hamarkadan hil zen, eta orain parez pare duguna beste zerbait da.
Halaxe idatzi zuen Ingrid Guardiolak Zigizaga aldizkariaren Apokalipsia zenbakian: https://dinamoa.eus/zigizaga/apokalipsia/prometeo-kateetatik-aske/
Kulturaz

Atzo egin genuen Grafiaz Beteako bigarren saioa, Serigrafiari eskainia, Mikel R. Pejenauteren eskutik. Hemen argazki bat...
28/10/2022

Atzo egin genuen Grafiaz Beteako bigarren saioa, Serigrafiari eskainia, Mikel R. Pejenauteren eskutik. Hemen argazki batzuk. Hurrengo saioa Xilografiari buruzkoa izango da. Laster botako dugu deialdia.
Kulturaz

Gaur zortzi egingo dugu, urriaren 27an, 18:00etan hasita, Grafiaz Betearen bigarren saioa, serigrafia ardatz hartuta ora...
20/10/2022

Gaur zortzi egingo dugu, urriaren 27an, 18:00etan hasita, Grafiaz Betearen bigarren saioa, serigrafia ardatz hartuta oraingoan, eta Mikel R. Pejenaute dugula gidari. Izena emateko: https://dinamoa.eus/grafiaz-betea-esperientzia-grafikoak/
Argazkiotan bere lan batzuk, hemen bertan eginak iazko sormen egonaldian.

Heriotza bihurtu gara. Halaxe du izenburua Jean-Gabriel Périot zinegileak ZIGiZAGa aldizkariaren Apokalipsia zenbakirako...
19/10/2022

Heriotza bihurtu gara. Halaxe du izenburua Jean-Gabriel Périot zinegileak ZIGiZAGa aldizkariaren Apokalipsia zenbakirako utzi zigun bere lanak: We Are Become Death. 4 minutu eskasean gure garaiaren Zeitgeista ederki laburbildua. https://dinamoa.eus/zigizaga/apokalipsia/we-are-become-death/
Kulturaz

07/10/2022

Dirección

Soreasu
Azpeitia
20730

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Dinamoa publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Dinamoa:

Compartir

Categoría