26/05/2026
LOINATZ JAIAK 2026 momentu berezi asko utzi dizkigu, baina amaierako agur ekitaldia izan da, zalantzarik gabe, jaietako eguneko unerik hunkigarrienetako bat. ❤️
Lehen aldiz egin dugu horrelako "agur" bar Beasaingo festen barruan, eta igandean bizi izan genuena ikusita, oso berezia izan dela esan dezakegu.
Erraldoi eta buruhandi guztiak elkarrekin plazan, erraldoiak azken aldiz dantzan, buruhandiak agurtzen, jendea txalo artean eta giro zoragarri batekin… irudi ahaztezinak utzi dizkigu. ✨
Baina momentu hori are magikoago bihurtu zuen zerbait izan bazen, taldearen musika izan zen. Haien doinu ederrek agur ekitaldiari emozio eta indar berezia eman zioten, plaza osoa giro hunkigarri batean bilduz. Benetan une zoragarria izan zen. 🎶❤️
Aurten, gainera, hainbat alditan esan degunez, urte berezia izaten ari da: Beasaingo erraldoi eta buruhandiak Beasainera iritsi zirela 80. urteurrena eta Basajaun, Mari eta bost kilikien 40.a ospatzen ari gara. Eta horrelako amaiera batek merezi zuen ospakizun handi honetarako.
Eskerrik beroenak hau posible egiteagatik, Doinuzarri, musikariei eta gurekin egon zareten guztioi. Zuen berotasunak eta txaloek egin dute lehen agur ekitaldi hau hain arrakastatsua izatea.
Lehen aldia izan da… baina gaur sentitu duguna erakutsi digu tradizio berri bat jaio dela Beasainen. ❤️✨