16/06/2026
Vents et Marées konpainia gure lurraldera itzuli da!
Ekainaren 15etik 26ra, konpainiak “L’envers du décor Terre” proiektuarekin segituko du eskualdean zehar ikerketa-ibilaldien eginez, bertakoen mendiei buruzko kondakizunak go eta pertsona bakoitzak paisaiarekin dituen loturei buruzko istorioak bilduz.
Lekukotasun hauek hurrengo sorkuntza baten oinarria izanen dira.
Ekainaren 18an, ostegunarekin, 18:30tan Heletako Santa Mariara gomitatzen zaituztegu bilkura atsegin eta parte-hartzaile batera. Bertan ikerketa kolektibo hau segitzeko eta mendiekin dugun harremana aipatzeko parada izanen dugu .
Topaketa zintzur bustitze batekin bukatuko da.
Gure lurraldea osatzen duten istorioak partekatzeko hitzordu berezia proposatzen dizuegu.
TOPADA Fabrikak proiektu hau bi urtez babesten du, 2026 eta 2027an