Etxeluze Gaztetxea

Etxeluze Gaztetxea Orioko gaztetxea

Aupa adiskideok! Aste honetan, 16. Urteurrenari loturako bi ekitaldi izango ditugu Etxeluzen. Lehena ostegunean, “Ategor...
16/06/2026

Aupa adiskideok!
Aste honetan, 16. Urteurrenari loturako bi ekitaldi izango ditugu Etxeluzen.

Lehena ostegunean, “Ategorrietan Fisterra” izeneko komikiaren aurkezpena izango dugu. Bertan, Euskal Herrian langileon aurka izan den sarraskirik handiena, nola izan zen azalduko digute.

Bigarrena ostiralean, eguraldi onarekin batera, Rukula eta Braulio taldeen kontzertua, kanpoko zelaian.

Animatu Etxeluzera, ikastera eta dantzatzera! Egurra!!!

2026/05/22Harat
15/06/2026

2026/05/22

Harat

2026/05/22
08/06/2026

2026/05/22

Komiki aurkezpena Etxeluze Gaztetxean!Ekainaren 18an, 19:30etan, “Ategorrietan Fisterra” komikiaren aurkezpena egingo du...
04/06/2026

Komiki aurkezpena Etxeluze Gaztetxean!

Ekainaren 18an, 19:30etan, “Ategorrietan Fisterra” komikiaren aurkezpena egingo dugu gaztetxean.

ARGIAk argitaratutako komiki honek 1931ko maiatzaren 27an Donostiako Ategorrietan Guardia Zibilak langileen aurka egindako sarraskia berreskuratzen du. Euskal Herriko langileen aurkako sarraskirik handiena izan zen arren, gaur egun gutxik ezagutzen duten pasartea da.

210 orrialdeko lan honetan, Malen Gainzarainen ilustrazioak eta Beñat Apalategi, Markel Ormazabal eta Lander Arbelaitzen gidoia aurkituko ditugu, memoria, historia eta borroka uztartzen dituen kontakizun indartsuan.

Etorri komikia ezagutzera, historia berreskuratzera eta solasaldian parte hartzera. Zuen zain izango gara!

Eguna: Ekainaren 18a, osteguna
Ordua: 19:30
Sarrera: Doan

Kaixo adiskideok! Hemen gatoz 16. urteurrena ospatzeko bigarren ekitaldiarekin. Oraingo honetan, Rukula eta Braulio izan...
01/06/2026

Kaixo adiskideok! Hemen gatoz 16. urteurrena ospatzeko bigarren ekitaldiarekin. Oraingo honetan, Rukula eta Braulio izango ditugu gurean, ekainaren 19an, ostiral iluntze dantzagarri bat eskeintzeko asmoz. Arratsaldeko 20:00tatik aurrera.
Eguraldi ona bada, gaztetxe kanpoko zelaiean egingo da kontzertua. Bertan afaltzeko aukera egongo da, nahi duenarentzat.
Animatu erritmo dantzagarri hauek goxatzera!!!

Rukula:

2015an sortutako talde usurbildarra da, erritmo basati eta estilo ezberdinak nahasten ditu (rocka, stonerra, funkia,…)
Dantzatzea gogoko baduzu, ikusi behar den taldea da dudarik gabe.

Braulio:

2019an sortutako talde ondarrutarra da. Talde ezberdinetan egon diren musikariez osatua.
Braulioren ibilbidean, Rocka abiapuntu hartuta, hiru diska kaleratu ditu taldeak. Zuzenekoetan, beraien enerjia erraz eta zoragarri transmititzen duen taldea da.

Data: 2026/06/19
Ordua: 20:00
Prezioa: 7€
Datu gehigarria: afaritarako aukera egongo da nahi duenarentzat.

🎬 Bikoizketa Lehiaketa martxan da! 🎙️Animatu eta bidali zure bideoa ekainaren 19a baino lehen!Bi modalitate izango dira:...
18/05/2026

🎬 Bikoizketa Lehiaketa martxan da! 🎙️

Animatu eta bidali zure bideoa ekainaren 19a baino lehen!
Bi modalitate izango dira:

🔹 Guk proposatutako bideoa bikoiztea (QR kodea eskaneatuta deskargatu dezakezue)
🔹 Zu(e)k aukeratutako edozein bideo bikoiztea
(gehienez 2 minutuko bideoak)

📅 Ekainak 19 — bideoak bidaltzeko azken eguna
📅 Ekainak 26 — finalistak argitaratuko dira
🎥 Uztailak 2 — proiekzioa eta irabazleen aukeraketa

❓ Zalantzarik edo informazio gehiago nahi? Jarri gurekin harremanetan!
📲 Oinarriak irakurtzeko eta bideoa deskargatzeko, eskaneatu QR kodea.

Animatu! 😉

Hortxe aurtengo menua!!Apuntatu fetxa ta hasi txapelak plantxatzen!!🤘🤘🤘
05/05/2026

Hortxe aurtengo menua!!
Apuntatu fetxa ta hasi txapelak plantxatzen!!
🤘🤘🤘

Kaixo adiskideok. Urteurrena hurbiltzen doa eta egingo ditugun 3 ekitaldiren lehena izango da hau. Honetan, Andoianetik ...
30/04/2026

Kaixo adiskideok. Urteurrena hurbiltzen doa eta egingo ditugun 3 ekitaldiren lehena izango da hau.
Honetan, Andoianetik datozen Gailu eta Harat beratarrak izango ditugu gurean. Animatu dantza egitera !

Gailu:
Andoainetik datorren taldea da. Bertako kideak BAP!!, Anari, Inoren ero ni edota Occhi di Farfalla bezalako taldeetan jo duten eta jotzen duten musikariak dira.
Erritmo dantzagarri eta errezitazio paregabeekin, jendea dantzan jartzen duten hirukotea da honakoa.

Harat:
Beratik datorren taldea da, hainbat proiektutan parte hartu duten, ibilbide luzeko musikariez osatua.
2022an aurkeztu zuten beraien diskoa, Ibai, Mattin eta Iñigok. Naiz eta oholtzara lau musikari igotzen diren.
Beraiek egiten dutenari ezin zaio etiketa jarri, benetan merezi du laukotea oholtzan ikusteak. Rocketik abiatuta, soinu, erritmo eta hitz garratz-gozoak eskeintzen dituen taldea da honakoa hau.

Maiatzaren 22an, ostirala.
Ate irekiera: 22:00
Sarrera: gaztetxean bertan, 8€

2026/04/17
27/04/2026

2026/04/17

Dirección

Orio, Euskal Herria
Orio

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Etxeluze Gaztetxea publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Etxeluze Gaztetxea:

Compartir